1. >
  2. LH 5 eta 6 Unitatea – 10-12 urte
  3. >
  4. Proiektua – Gauza handiak ditugu lortzen

PROIEKTUA

GAUZA HANDIAK DITUGU LORTZEN

Gauza asko ikasi dituzue jada; jarraituko al duzue Uxuek hasitako rapa?

Honako hitz hauen esanahia bila dezakezue, eta gero rapean sartu:

• Elkartasuna

• Komun

• Gizartea

• Lankidetza

• Komunitatea

• Ongizatea

Baina badira beste hamaika hitz ere, unitate honetako hitz guztiak, ezagutzen dituzuen hitz guztiak, hiztegian agertzen diren guztiak eta zuei bururatzen zaizkizuenak…

Elkarrekin lan eta lan,

gauza handiak ditugu lortzen

gure herrian, gure etxean

eta ez da inor ihesean ibiltzen.

Eta idatzi eta ikasi ondoren, goazen koreografia bat sortu eta dantzatzera!