1. >
  2. LH 5 eta 6 Unitatea – 10-12 urte
  3. >
  4. 5 partea – Aitorpena

5 PARTEA

AITORPENA

Baina nik oraindik zalantza bat nuen argitzeke; zer zen Errenta Aitorpenaren kontu hura? Aita hain urduri jartzen zuen eta amak onerako zela zioen kontu hura? Bazkariaren amaieran jakin nuen, baina ez dizuet ezer aurreratuko. Nahiago dut zuek detektibe-lanetan aritzea, eta nik emandako pisten bitartez jakingo duzue.
Bazkal-garaian entzun nituen elkarrizketa hauek arretaz irakurtzeak lagundu egingo dizue; izan ere, bazkal-garaian gauza garrantzitsuei buruz hitz egiten du mundu guztiak, poz-iturri diren edo hobeto biziarazten dituzten gauzei buruz. Gure familia aurkezteko argazkiak ere baliagarriak izango zaizkizue. Zenbait pertsonak objekturen bat seinalatzen dute, edo keinuen bidez zerbaiti emanarazten diote arreta.

1. elkarrizketa

Carlos con movil
— Zorionak! Pozik, ezta?
— Sinetsi ezinik nabil! Beka horri esker ikerketa-lanetan jarrai dezaket ekipo onenarekin. Begira gutuna… Behin eta berriz irakurtzen dut. Bai pozik nagoela!
— Eta nola izena dute zure zelula horiek?
— Neurona dopaminergikoak, baina nireak ez ezik, zureak eta mundu guztiarenak ere badira.
— Dopamizer? Tira, ikasiko dugu… Joango al gara denak batera mendira egunen batean, zu joan baino lehen? Errepidea konpondu dute eta askoz hobeto irits daiteke. Begira (mugikorra erakutsi dio).
— Alajaina, aldaketa galanta! Ez dago zulo bat bera ere! Gero finkatuko dugu eguna guztion artean.
— Ene! Lehengo egunean miru bat jaso genuen mendian, zaurituta, eta miru horren argazki bat bidali didate oraintxe; sendatzen ari da. Uxue, Iñaki, zatozte, begira, aipatu nizuen miru hura!
Celia con papeles

2. elkarrizketa

Nerea pensando escuela
— Zer ari zara irakurtzen azkenaldian? Gomendatu zerbait.
— Liburu zoragarri bat irakurri berri dut.
— Utziko al didazu?
— Liburutegitik hartzen ditut denak. Astero joaten naiz. Eta Jonek filmak hartzen ditu.
— Tira, esan izenburua. Nire ikastetxetik gertu bada liburutegi bat.
— Egia! Zer moduz doa ikastetxea? Obrak amaitu al dituzte?
— Bai, eta ez zenuke sinetsiko zein polita geratu den, ikasgelak, gimnasioa... Dena zoragarri dago!
— Egun batean zure bila joango naiz lanera eta erakutsi, ados?
— Bikain.
Ana pensando biblioteca

3. elkarrizketa

Juanjo muestra llaves
— Min ematen dizu, beraz…
— Bai, baina atzo erori nintzenean askoz ere okerrago zen; eskerrak berehala eraman ninduten Larrialdietara.
— Txokolatezko izozki batekin pasatuko al zaizu?
— Ziur!!!
— Begira, ikusten hau? Adinekoen Klub berriaren giltzak dira. Han utzi ditut opariak. Gero, postrea jan aurretik, Iñaki eta zu nirekin etorri eta erakutsiko dizuet, eta bueltako bidean izozkia erosiko dugu.
— Iñaki! Iñaki! Zure aitonak izozki bat erosiko digu gero!
Uxue ensena brazo

4. elkarrizketa

Jon con cartera
— Eroso-erosoa da, ikusten? Lepoan daramat.
— Oso ideia ona da; horrela seguruago egongo zara.
— Seguruago.
— Bai, gaixotzen banaiz edo erortzen banaiz, tira, edo beste edozer gauza, abisua eman dezaket. Gainera, tarteka, mutiko atsegin batek deitu egiten dit ongi ote nagoen jakiteko. Beraz, astelehenean egon lasai, ongi egingo duzu eta.
— Bai, baina diru-zorroa, badakizu, min ematen du…
— Min.
— Bai, maitea, min. Eta zu, Jon, pentsa ezazu zure txikiarentzat dela, eta Celiaren bekarako, eta Nerearen ikastetxe berrirako, eta Iratiren haurtzaindegirako…
— Haurtzaindegia nirea.
— Hala da, Martina, zuzen zaude. Errepideak konpontzeko, nire filmetarako, adinekoen kluberako…
— Adinekoak.
Martina con Irati colgante

Idatzi nire senitarteko bakoitzari dagokion objektua.

— Amona Martina
— Aitona Juanjo
— Aita
— Ama
— Izeba Nerea
— Osaba Carlos
— Izeba Celia
— Uxue
— Irati
— Ni

Ba al dakizue zer duten denek komunean?

Ez da oso erraza, nik egun guztia behar izan dut. Horregatik, taldean zalantzarik baldin baduzue, galdetu irakasleari edo, bestela, etxean ere galde dezakezue. Horra hor:
Medallon Martina
Zer da amona Martinak duen telelaguntza-medailoia?
Nork erabiltzen du?
Non lor daitezke?
Llaves Juanjo
Zer da adinekoen klub bat?
Nork erabiltzen du?
Nondik ateratzen da kluba eraikitzeko eta mantentzeko dirua?
Carretera Carlos
Nor arduratzen da errepideak konpontzeaz?
Nondik ateratzen da hori egiteko dirua?
Nondik ateratzen da ospitaleak, larrialdi-zerbitzuak eta osasun-zentroak egoteko dirua?
Eta ikastetxe eta liburutegiek funtzionatzeko dirua?
Eta beken dirua?
Eta poliziarentzat?

Eta orain, ba al dakizue zer duten komunean objektu guztiek?

Gauzak argitzearren, nik ere ez bainuen oso argi eta horregatik galdetu nuen, lagungarri izango zaizue izeba Nereak erantzun zidana irakurtzea:
— Erraza da, gauza horiek baliatu dituztenek ez dituzte erosi, hau da, ez dituzte zuzenean ordaindu. Errepideak, medailoia, ikastetxea, liburutegiak, ospitaleak, bekak… ondasun publikoak (objektuak, instalazioak eta abar) eta zerbitzu publikoak (hezkuntza-arlokoak: ikastetxeak, institutuak, bekak; ingurumen-arlokoak: mendiak, fauna; osasun-arlokoak, segurtasun-arlokoak eta abar) dira, alegia, pertsona guztiontzat diren ondasun eta zerbitzuak. Nahiz eta guk zuzenean ez ordaindu, dirua balio dute. Diru horri guztiari gastu publikoa esaten zaio, azaldu zuen izeba Nereak.
— Eta nondik ateratzen da gastu publikoa ordaintzeko dirua?, galdetu nuen.
— Batez ere, zergetatik. Zergak zera dira, Administrazioari gastu publikoa ordaintzen laguntzeko ordaintzen diogun dirua. Zergen diruarekin, administrazio publikoek, hau da, Udalek, Foru Gobernuak eta Estatuko Gobernuak gastu publikoa ordaintzen dute, adierazi zuen aitona Juanjok.
— Zenbat gobernu!, esan zuen Uxuek.
— Bai, eta denak dira oso garrantzitsuak; haiek erabakitzen dute urtero zergen diruarekin zer egin: herri bakoitzean, Udalak; Foru Gobernuak Nafarroan, eta Estatuko Gobernuak Espainian. Haietako bakoitzak zerbitzu desberdinak ematen ditu. Adibidez, herriko Udalaren ardurapean daude argiak, kaleen eta berdeguneen garbiketa; Foru Gobernuari dagozkio mendiak, osasuna eta ikastetxeak; eta Estatuko Gobernuari, esaterako, Celiaren ikerketa-beka, Justizia Administrazioa…
— Eta nork ordaintzen ditu zergak?
— Dirua edo jabetzak, hau da, aberastasuna duen edonork ordaindu behar ditu zergak, ahal duen heinean. Horregatik, gutxiago dutenek gutxiago ordaintzen dute, eta gehiago dutenek gehiago ordaintzen dute. Diru-sarreren maila jakin batetik behera, ez da derrigorrezkoa zergak ordaintzea, azaldu zuen izeba Nereak.
— Eta nork biltzen ditu zergak?, galdetu nuen nik.
— Nafarroan, erantzun zuen izeba Nereak, Nafarroako Zerga Ogasuna arduratzen da, eta erakunde horren egitea da, halaber, zergei buruzko legeak egitea, lege horiek betetzen direla zaintzea eta dirua biltzea, hau da, zergak biltzea, baita ikuskapenak egitea ere, aitorpenak zuzenak direla egiaztatzeko. Zerga horiekin Nafarroako gastu publikoa finantzatzen da eta Estatuari diru-kopuru bat ematen zaio urtero, Estatuak Nafarroan finantzatzen dituen zerbitzuen gastu publikoa ordaintzen laguntzeko; diru-kopuru horri «ekarpena» esaten zaio.
— Ogasun publikoa itsulapiko erraldoi bat dela esan dezakegu, eta pertsona guztiek dirua sartzen dugu bertan gastu komunak ordaindu ahal izateko, esan zuen amona Martinak.
Orain ziur badakizuela erantzuten:

Zertan hobetu dute zergek nire familiaren bizimodua?

— Amona Martina
— Aitona Juanjo
— Aita
— Ama
— Izeba Nerea
— Osaba Carlos
— Izeba Celia
— Uxue
— Irati
— Ni

Eta zure bizimodua eta zure familiarena? Idatzi hemen zer ondasun eta zerbitzu publiko erabiltzen dituzuen zure familiak eta zuk. Galde-sorta etxera eraman dezakegu, eta han galdetu.

Tira, begira, bada; zure familiak eta nireak ondasun eta zerbitzu horiek baliatu ahal izatearekin lotuta dago Errenta Aitorpena. Zure etxean galde dezakezu zer den. Nik horixe egin nuen, izeba Nereari galdetu nion, gauzak oso ongi azaltzen ditu eta. Uxue ere arretaz entzuten ari zen. Eta eguneko misterioa argitu nuen!
Izeba Nereak asmo maite du marrazkiak egitea gauzak azaltzeko. Eta marrazki bat egin zuen.
Dibujo Nerea
— Jende horrek sartzen duen dirua zergak dira, itsulapikoa ogasuna da eta itsulapikotik gauza horiek denak ateratzen dira.
— Bai, baina... Eta Errenta Aitorpena?, galdetu zuen Uxuek.
— Orain, orain... Pazientzia gutxiko neskatxa! esan zuen izebak. Begira, urtero, apiriletik ekainera bitarte, Errenta Aitorpenaren kanpaina egiten da. PFEZ ordaintzeko unea da, hau da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. PFEZ zerga pertsona guztiek ordaindu behar dute urte horretan izan dituzten diru-sarrerengatik.
— Beno, esan zuen Uxuek, esango nuke Errenta Aitorpenaren kontu hori auzolan baten antzekoa dela, ezta? Pertsona bakoitzak irabazitako diruaren arabera ordaintzen du eta, gero, guztion mesederako izaten da. Ez da, bada, ideia txarra!
— Nik uste dut izozki erraldoia irabazi duzula, esan zuen aitona Juanjok.
— Eta orduan, norbaitek ez badu ordaintzen ordaindu behar duena?, galdetu zuen Uxuek.
— Orduan auzolanean bezala gertatzen da, edo mahaia jartzean bezala…, esan zuen amak; besteoi gehiago kostatzen zaigu.
— Horregatik, hobe da ihes ez egitea, ezeri, esan zuen aitak.
— Eta denek egiten al duzue Errenta Aitorpena? Galdetu nuen nik.
— Noski, bada, esan zuen osaba Carlosek.
— Nik ere egiten dut, esan zuen izeba Nereak.
— Baita nik ere, esan zuen izeba Celiak.
— Eta nik, esan zuen aitonak.
— Eta nik, esan zuen amonak.
— Eta nik, esan zuen amak.
— Baita nik ere, esan zuen aitak. Eta, gainera, aurten pozik egingo dut, auzolanean aritzen garenean bezala.
Uste dut dena ongi ulertu dudala. Uxue gai honi buruzko rap bat idazten hasi da, eta zergak ordaintzea zein garrantzitsua den aipatu du, guztiok ongi bizi ahal izateko.

Elkarrekin lan eta lan,

gauza handiak ditugu lortzen

gure herrian, gure etxean

eta ez da inor ihesean ibiltzen.