Webgune honetan aurkeztu diren materialen helburua irakasleei laguntzea da; hain zuzen ere, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko eta Lanbide Heziketako etapetan Heziketa Zibiko –Tributarioa irakasten laguntzea.
Heziketa Zibiko -Tributarioaren helburu nagusia balioak eta jarrerak transmititzea da, alegia, zerga-erantzukizunaren aldeko balio eta jarrerak, eta iruzurrezko jokabideen aurkakoak. Eduki akademikoak baino, eduki zibikoak eskaintzea du xede.
Hori horrela dela, Heziketa Zibiko -Tributarioa balioetan oinarritutako heziketa izango da, herritar zibiko eta erantzuleak izan ditzagun. Haur eta nerabeek honako hauek egin ahal izateko:
- Ondasun eta zerbitzu publikoak identifikatzea.
- Ondasun eta zerbitzu publikoen balio ekonomikoa eta eragin soziala ezagutzea.
- Ondasun eta zerbitzu publikoen finantzaketa-iturriak ezagutzea, bereziki zerga bidezkoak.
- Gastu publikoa eta diru-sarrera publikoak erlazionatuta daudela jakitea (Aurrekontu publikoa).
- Errespetuzko jarrerak barneratzea publikoa denarekiko eta, beraz, guztion ahaleginez finantzatzen eta guztion onurarako erabiltzen denarekiko.
- Zerga-erantzukizuna kultura demokratiko batean gizarte-bizikidetza antolatzen duten balioetako bat dela onartzea, tributu-betebeharrak herritarren betebehar gisa identifikatuz.
- Ulertzea zerga-sistema, diru-sarreren eta gastuen bere bi alderdietan, gizarte demokratiko bateko justizia-, ekitate- eta elkartasun-balioak abian jartzen diren alorretako bat dela.
- Nafarroan, gainera, garrantzitsua da Hitzarmen Ekonomikoa zer den jakitea eta onartzea, eta zergen foru-araubide batean egoteak zer dakarren.
Halaber, tributu-betebeharrak ez betetzeak norbanakoarengan eta gizartean zer nolako ondorioak dituen nabarmentzea ere garrantzitsua da.