- >
- LH 5 eta 6 Unitatea – 10-12 urte
- >
- 2 partea – Plazara!
2 PARTEA
PLAZARA!
Horrela hasi zen goiz hura. Gero, helduek hamaiketako txiki bat egin ostean (txikia diote, baina txorizoa, gazta eta urdaiazpikoa jan eta jan aritu ziren eta!!) izeba Nereak esan zuen:
— Ea, goazen denak plazara, auzolanean aritu behar dugu eta.
Hori zer ote zen galdetu nuen nik.
— Bada, etor zaitez, ikusi eta ikasi, esan zidan amona Martinak.
Zerbait galdetzen dudan bakoitzean beti berdin; entzun izan ez balidate bezala. Eta plazara joan ginen denak ikustera, baina ziur naiz helduek bazekitela zertara zihoazen. Horrelakoa da, baina, mundua. Nik argazki bat egin nuen eta gero, nik ere parte hartzeko esan zidaten, handia nintzela jada. Batzuetan ez dut ezer edo ia ezer ulertzen.
Zer ikusten duzue argazkian?
Nork daramatza kaxa handiak?
Eta txikiak?
Ezer egiten ez duen inor ba al dago?
Zuen ustez, pertsona horiek zergatik ez dute parte hartzen?


