1. >
  2. DBH 1 eta 2 Unitatea – 12-14 urte
DBH 1 eta 2 Unitatea - 12-14 urte

Bizitzeko, zer behar izan duzu besteongandik?

Jaiotzen garenetik, eta lehenagotik ere, bizitzeko, hazteko eta erabat garatzeko beharrezkoak ditugun ondasun eta zaintzak (zerbitzuak) beste pertsona batzuengatik jasotzeko premia izaten dugu. Zaintza horiek eremu pribatuan (familian) gertatzen dira, baina baita eremu publikoan ere. Gure gizartean biziari eusteak inbertsio publiko eta pribatu handia egitea eskatzen du. DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutako unitate honetan honako kontzeptu hauek definitzea izango da garrantzitsuena: ondasun eta zerbitzuak, publikoa eta pribatua, bizi-kalitatea, erantzunkidetasuna, balorazioa, errespetua eta ondasun publikoen sostengua, bizia –etapa guztietan eta berariazko premiak aintzat hartuta–, bizikidetza eta aukera-berdintasuna zaintzearen oinarri diren aldetik.

Edukiak

• Zer behar izan duzu bizitzeko? Ondasunak eta zerbitzuak (zainketak)
• Nork ematen dizkigu guk behar ditugun ondasun eta zerbitzuak? Eremu publikoa eta pribatua
• Ondasun eta zerbitzu publikoak
• Ondasun publikoek gure bizi-kalitatean duten eragina
• Nola ordaintzen ditugu ondasun eta zerbitzu publikoak? Zergak. Zuzenekoak eta zeharkakoak. Zergen helburua eta ezaugarriak. Nafarroako Zerga Ogasuna. Nafarroan biltzen diren zergen xedea
• Ondasun publikoak zaintzea
• Iruzurraren eta erantzunkidetasunaren kontzeptuak ezagutzen hastea

Proiektua

Azken proiektuan, ikasleek lelo bat eta irudi bat asmatzea proposatuko diegu, zerga-betebeharrak bete egin behar direla eta ondasun eta zerbitzu publikoak baloratu eta zaindu egin behar direla sustatzeko; lelo eta irudi horien bitartez Unitatean ikasitakoa adierazi beharko dute.

HELBURU OROKORRAK

• Gizarte-sarearen barruko elementutzat ikustea euren burua, eskubideak eta betebeharrak dituzten herritartzat.
• Gizartearen funtzionamendua ulertzeko gogoa eta jakin-mina sustatzea, eta aurretiazko sinesmen eta iritziak finkatu eta baztertzea.
• Gure inguruneko errealitate zehatzak aztertuta indukzioak egiteko gai den pentsamendua gara dezaten sustatzea.
• Ongizate pertsonala eta soziala lortzeko bizitzarako trebetasunak garatzea, gizarteak tributu-arloan nola funtzionatzen duen ulertuta.
• Tributu-egintzaren ikuspegitik begiratuta, gertuko edo ez hain gertuko errealitateak aztertu ahal izateko ezagutzak, kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak eskuratzea.
• Balio etiko eta sozialei buruz hausnarketa egitea, balorazioak ezartzea.
• Gizartean erabiltzen diren materialak erabiltzea. Prentsa, inkestak, txostenak, web-orriak, bideoak…
• Hobekuntza sozialeko hipotesiak egitea.
• Norberaren pentsamenduaren garapena eta adierazpena sustatzea lanak banaka eta taldeka eginez.
• Sorkuntza-prozesuak bultzatzea.

GAITASUNAK

• Hizkuntza komunikazioa
• Matematika gaitasuna
• Ikasten ikastea
• Digitala
• Soziala eta zibikoa

CURRICULUMEKO ARLOAK

• Gaztelania eta Literatura
• Gizarte-zientziak
• Arte-hezkuntza

DENBORALIZAZIOA

• 5 saio (gutxi gorabehera)

MATERIALAK

• Interneterako sarbidea duen ordenagailua
• Lanerako koadernoa

AZKEN PRODUKZIOA

• Publizitate-txartel bat diseinatu eta prestatzea, herritarrak zergak ordaintzera animatzeko: Lelo nagusia. Dagokion informazioa. Elementu bisualak erabiltzea: marrazkiak, argazkiak, collageak…