4 ARIKETA

Iruzurra

Oraingoan ere hiztegia hartuko dugu «iruzurra» hitza bilatzeko.

IRUZURRA: Etekina lortzeko asmoa duen gezur ekonomikoa, norbaiti kalte egiten diona.

ZERGA-IRUZURRA: Tributu-arau bat urratzea, gezurren bitartez zerga bat ez ordaintzea lortu nahi duena.

2016an, CIS Ikerketa Soziologikoen Zentroak inkesta bat (barometroa) egin zuen; inkesta horretako galdera-sorta handi bat herritarren pertzepzioa jasotzera bideratuta zegoen, zerga-betebeharrak betetzeari eta zergen garrantziari zegokienez.  2016. urteko abuztuaren 13an El diario.es egunkarian aipatu zutenez, emaitzen arabera, herritarren artean sekula ikusi gabeko ezkortasuna sumatzen zen tributu-sistemaren funtzionamenduari zegokionez. Adituek ustelkeria-kasuen eskandaluekin, batik bat, lotu zuten ezkortasun hori, eta zenbaiten ustez, baliteke horrek zergadunen zerga-kontzientzia ahultzea.

Inkesta erantzun dutenen artetik Espainian zerga-iruzur «handia» dagoela uste dutenen ehunekoa da daturik kezkagarriena. Urtebetean 8,8 puntu gora egin eta biztanleriaren heren bat (% 66,8) dira jada, CISek 1993. urteaz geroztik egiten duen serie historiko osoko zifrarik handiena.

Jarraian, inkesta horretan ateratako erantzunak aurkeztuko dizkizuegu tauletan bilduta; taldean hitz egin ezazue horri buruz, pentsa ezazue zuek zer erantzungo zenuketen eta, zuen ispilu-neuronak eta enpatia –hau da, beste pertsonak zer sentitzen duen ulertzeko ahalmena– erabilita, saia zaitezte aukera bakoitza hautatu duten pertsonek zer pentsatzen duten ikusten, edo iritzi hori ulertzen lagun dezaketen egoerak –norberaren, bizitzaren, ekonomiaren, politikaren eta abarren arlokoak– zeintzuk izan daitezkeen ikusten. Kontuan izan errealitatea konplexua izan ohi dela eta erantzun berdina eman dezaketela oso bestelako errealitateak bizi dituzten pertsonek.

13 GALDERA

Ze esaldi deskribatzen du hobe zergei buruz duzun iritzia.

Zergak ondasuna gizartean hobeto banatzeko bidea da 12,0
Zergak, oso ondo jakin gabe zeren truke, estatua ordaintzera behartzen gaituena da 29,0
Zergak beharrezkoak dira estatuak zerbitzu publikoak eskaini ahal izateko 55,6
E.D. 2,9
E.E. 0,4
(E) 2.479

Zer erantzungo zeniokete zuek galdera honi? (Bat baino gehiago hauta ditzakezue.)

Orain, jarri martxan zuen ispilu-neuronak eta erantzun:

Zer pentsatzen dute aukera bakoitza hautatu dutenek? Edo zein egoera izan daitezke iritzi hori ulertzeko lagungarri?

PREGUNTA 18

¿Cree que la ciudadanía, a la hora de pagar impuestos, es…?

Muy consciente y responsable 7,7
Bastante consciente y responsable 32,1
Poco consciente y responsable 42,1
Muy poco consciente y responsable 12,7
N.S. 5,0
N.C. 0,4
(N) 2.479

Zer erantzungo zeniokete zuek galdera honi? (Bat baino gehiago hauta ditzakezue.)

Orain, jarri martxan zuen ispilu-neuronak eta erantzun:

Zer pentsatzen dute aukera bakoitza hautatu dutenek? Edo zein egoera izan daitezke iritzi hori ulertzeko lagungarri?

PREGUNTA 19

¿Y usted, personalmente, se considera…?

Muy consciente y responsable 31,8
Bastante consciente y responsable 56,3
Poco consciente y responsable 7,1
Muy poco consciente y responsable 1,4
N.S. 2,4
N.C. 1,0
(N) 2.479

Zer erantzungo zeniokete zuek galdera honi? (Bat baino gehiago hauta ditzakezue.)

Orain, jarri martxan zuen ispilu-neuronak eta erantzun:

Zer pentsatzen dute aukera bakoitza hautatu dutenek? Edo zein egoera izan daitezke iritzi hori ulertzeko lagungarri?

Konparatu 18. eta 19. galderei emandako erantzunak. Galderak berdin-berdinak dira, baina lehenengo kasuan beste pertsonei buruzko iritzia eskatzen da, eta bigarrenean nork bere buruari buruzko iritzia.

Zer ondorio atera duzue?

Egingo al zenukete hipotesi bat iritzi hain desberdinak azaltzeko?

PREGUNTA 26

En su opinión, ¿cree usted que existe mucho fraude fiscal, bastante, poco o muy poco fraude fiscal?

Existe mucho fraude fiscal 66,8
Existe bastante fraude fiscal 27,8
Existe poco fraude fiscal 2,4
Existe muy poco fraude fiscal 0,2
N.S. 2,7
N.C. 0,1
(N) 2.479

Zer erantzungo zeniokete zuek galdera honi? (Bat baino gehiago hauta ditzakezue.)

Orain, jarri martxan zuen ispilu-neuronak eta erantzun:

Zer pentsatzen dute aukera bakoitza hautatu dutenek? Edo zein egoera izan daitezke iritzi hori ulertzeko lagungarri?

PREGUNTA 30

En su opinión, ¿Cuál de los siguientes efectos cree usted que tiene principalmente el fraude fiscal?

En general, no tiene unos efectos realmente importantes 1,5
Disminuye los recursos para financiar los servicios públicos y prestaciones sociales 31,7
Obliga a aumentar la presión fiscal sobre las personas que cumplen y pagan correctamente sus impuestos 15,9
Desmotiva a las personas que pagan correctamente sus impuestos 15,9
Crean insjusticias, pues unas personas tienen que pagar lo que dejan de pagar otras 30,1
N.S. 4,3
N.C. 0,7
(N) 2.479

Zer erantzungo zeniokete zuek galdera honi? (Bat baino gehiago hauta ditzakezue.)

Orain, jarri martxan zuen ispilu-neuronak eta erantzun:

Zer pentsatzen dute aukera bakoitza hautatu dutenek? Edo zein egoera izan daitezke iritzi hori ulertzeko lagungarri?

Eztabaida oso interesgarria sortzen da. Aberastasuna herrialde batean sortzen bada, edozein eskalatan izanik ere, zergak herrialde horretan ordaintzen ditu, garapena eta berdintasuna lortzen laguntzen du, aberastasuna banatzen laguntzen du. Har ezazu aberastasunaren erantzukizun soziala defendatzen duen jarrera.

Beste aldean, aberastasun horrek zergak saihesten baditu paradisu fiskaletan babestuta edo fakturatu gabeko lanak egiten edo ezkutuko lana ahalbidetzen, orduan pertsona gutxi batzuei baino ez die egingo onura. Har ezazu aberastasunaren erantzukizun sozialaren aurkako jarrera. Halaber, ezkutuko lanak onartzen dituztenak zein egoeratan dauden ere hartu behar duzue kontuan, noiz hauta dezaketen, noiz den zailagoa haientzat hautatzea, zer duten jokoan. Ez ahaztu askotariko egoerak egon daitezkeela, oso bestelakoak.

Jarrera horiek erabaki pertsonalak eta enpresa-erabakiak dakartzaten arren, Estatuek zehaztutako lege-esparru baten barruan gertatzen dira. Bestela esateko, Estatuek jarrera horiek ahalbidetu edo eragotzi egin ditzakete.

Eta, era berean, ikusi dugu guztiok modu arduratsu eta solidarioan joka dezakegula fisikoki, edo modu arduragabe eta insolidarioan.

Ikasgelan eztabaida bat antolatzeko proposatzen dizuegu, gai horrekin lotuta Estatuak, enpresek eta herritarrek zer eginkizun bete beharko luketen aztertzeko. Horretarako, talde bakoitzak jarrera bakoitzaren aldeko argudioen zerrenda bat osatuko du. Ez ahaztu ez dela beharrezkoa defendatzea egokitu zaigun jarreraren alde egotea. Eztabaidaren interesgarriena jarreretan sakontzea da, ongi ulertu ahal izateko. CISen inkestako datuak lagungarri izan dakizkizueke jarrerak finkatzeko.