— Zabuak eta eserlekuak ere egin zenituzten?, galdetu zion Uxuek.
— Ez, zabuak eta eserlekuak Udalak jarri zituen. Auzolanean lurra prestatu genuen, txukun-txukun jartzeko. Martina, adibidez, lorazain-lanetan aritu zen, esan zuen aitona Juanjok.
— Bai, esan zuen amonak; horregatik, zabuen parkera joaten naizen bakoitzean nire etxearen zati bat izango balitz bezala ikusten dut, lan handia egin bainuen nik hori hain polita egoteko.
— Bai, eta horregatik jarri zinen haserre bizian goiz batean loreak sustraitik aterata agertu zirenean, esan zuen aitona Juanjok.
— Bai, eta berriro ere landatu nituen. Guztion gauzak garrantzitsuak dira, esan zuen amona Martinak.
— Nork egin zuen hori?, galdetu zuen Uxuek.
— Ez genuen jakin, esan zuen aitona Juanjok, baina, zalantzarik gabe, gauza komunak baloratzen ez dituen norbait izango zen. Errespetu-falta handia izan zen.
— Bai, bada zenbait jende ez duena laguntzen, eta beste zenbait pertsonak guztion gauzak hondatzen dituzte. Horrelako gero eta jende gutxiago izango ahal da, esan zuen osaba Carlosek.