1. >
  2. DBH 1 eta 2 Unitatea – 12-14 urte
  3. >
  4. 7 blokea – Erantzunkidetasunaren kontzeptua ezagutzen hastea

7 BLOKEA

Erantzunkidetasunaren kontzeptua ezagutzen hastea

Iruzurra

Ikusten duzunez, gure komunitateko pertsona guztion ongizatea lortzeko komunitatea osatzen dugun guztion lana, laguntza eta erantzunkidetasuna behar-beharrezkoak dira, betiere bakoitzaren ahalmenaren eta aukeren arabera. Guztion zeregin horretan guk ere laguntzeko modua izan daiteke eskura ditugun ondasun eta zerbitzu publikoak baloratzea, zaintzea eta horiek hobetzeko lan egitea.
Aktiboki parte hartzeko beste modu bat dagozkigun zergak ordaintzea da, gure betebeharrari ihes egin gabe. Jende gehienak egiten du. Baina ez denek. Batzuek ez dute laguntzen, edo behar baino hein txikiagoan egiten dute.

20.

Gogoan al duzue eguneroko bizitzako egoeraren bat non zuek edo zuen gertuko norbaitek zeregin komun bati ihes egin diozuen? Nola sentitu zarete? Zuen ustez, nola sentitu ziren gainerakoak? Zein da zuen iritzia jokabide horri buruz?

Beste pertsona batzuek ondasun komunak norberaren mesedetarako baliatu ere egiten dituzte.

Gogoan al duzue eguneroko bizitzako egoeraren bat non zuek edo zuen gertuko norbaitek talde osoarentzako zen zerbaiti probetxu atera diozuen? Nola sentitu zarete? Zuen ustez, nola sentitu ziren gainerakoak? Zein da zuen iritzia jokabide horri buruz?

Horrelako jokabideak gertatzen direnean zergekin loturik, zerga-iruzurra dela esaten da. Zerga-iruzurra gertatzen da ordaindu beharreko zergak ordaintzen ez direnean, ondasun eta zerbitzu publikoez abusatzen denean norberaren mesedetarako. Ondasun publikoak behar ez bezala baliatzen direnean edo suntsitu egiten direnean, gizarte osoari eragiten diogu kalte.