1. >
  2. LH 5 eta 6 Unitatea – 10-12 urte
  3. >
  4. 1 partea – Maiatzeko urtebetetzeak

1 PARTEA

MAIATZEKO URTEBETETZEAK

Urtero bezala, udaberriko larunbat batean goizean goiz jaiki eta herrira joan ginen maiatzeko urtebetetzeak ospatzera. Maiatzean urteak betetzen dituzte gure amak, Uxuek eta osaba Carlosek, eta amonaren etxean ospatzen ditugu denak batera. Egun hartan, gure aitak ez zuen bidea kantari egin.

— Ea txintxo egoten zareten hor atzean, esan zuen aitak.
— Baina kakanarruari lokarriak askatzen ari nintzaion, besterik ez!, esan nuen nik.
Nire arrebak barre-algara zaratatsuak egiten ditu lokarriak askatzen dizkiodan bakoitzean, eta oraingoan ere barrez lehertu beharrean zegoen. Eta hark barre egiten duen bakoitzean, nik ere bai. Sinple samarra naiz batzuetan, agian.
— Ez dago giro gaur hemen, esan zuen amak.
Eta gure amak hori esaten duenean, hobe da isil-isilik egotea; pentsa dezatela ez gaudela bertan.
— Nik giroa nahi dut, jarri aire girotua! esan zuen arrebak, betiko moduan ez baitzen ezertaz jabetu.
— Gero, bihotza, aurrerago jarriko dugu, esan zuen amak.
— Arazorik izan al duzu, aita? Galdetu nuen nik; izan ere, tarteka helduen antzera jokatzea gogoko baitut.
— Lasai, maitea, inolako arazorik ez, esan zuen amak.
— Aitak arnasa sakon hartu eta esan zuen: Tira, amak eta biok hitzordua dugu astelehenean Errenta Aitorpena egiteko.
— Ikusten duzunez, esan zuen amak, eta atzera begiratu eta zera esan zidan, ez dago inolako arazorik. Txertoa jartzearen antzekoa da. Jarri aurretik oso urduri egoten zara, baina gero, zure onerako izaten da.
Amak oso gogoko du «zure onerako izaten da» esatea, baina ziztadak min ematen du. Beraz, gurasoek txertoren bat hartu behar dute, edo horrelako zerbait. Ez da harritzekoa aita urduri egotea. Ama lasai dago. Halakoa da hura.
— Nik aire girotua nahi dut, esan zuen arreba txikiak; izan ere, beti hitz eta pitz ari da, baina ez da gai elkarrizketa bat izateko.
Eskerrak herrira iristen ari ginen eta autotik berehala jaitsi ginen.
— Nik aire girotua nahi dut, errepikatu zuen kakanarruak.
Iaz, oraindik hitz egiten ez zekielarik, askoz lasaiago ibili ginen.
Autotik jaitsi ginenean, Errenta Aitorpenaren kontu hori zer zen galdetu nion amari.
— Gero azalduko dizut, esan zidan, eta lasterka alde egin zuen amona agurtzera.
Jakin-min horrek egun osoan iraun zidan.
Tira, amak jende guztiari musuak banatzen dizkion bitartean senitartekoak aurkeztuko dizkizuet:
La Familia
Martina

Amona Martina

Amaren ama da, eta herrian bizi da. Mendira joatea gustatzen zaio, eta perretxikoak, masustak, kamamila eta denetik biltzea.

Juanjo

Aitona Juanjo

Aitaren aita da. Amona Martinaren herri berean bizi da; horregatik ezagutu zuten elkar nire gurasoek, herri berekoak zirelako. Baratzean letxugak eta tomateak barra-barra ditu, baita zizareak ere!!!

Ana

Ana, gure ama

Bulego batean lan egiten du eta, tartetxo bat harrapatzen duen aldiro, liburu baten atzean ezkutatzen da. Egun osoa irakurtzen emango luke gustura. Umore onez egon ohi da. Ia beti, noski.

Jon

Jon, gure aita

Lantegi erraldoi batean lan egiten du. Jatorra da. Ez da asko haserretzen. Gehien gustatzen zaion gauza film japoniarrak ikustea da; sinesgaitza, baietz?

Inaki

Ni neu, Iñaki

Animaliak biziki maite ditut. Handitan albaitaria izan nahi dut, eta mundu osoan barrena bidaiatu nahiko nuke, nire kamera aldean hartuta. Agian espezie ezezagunak aurkituko ditut!!! Eta argazkiak aterako nizkieke!!

Policia con Irati

Irati, kakanarrua

Hitz egiten ikasi berri du, eta ez da isiltzen. Nik kakanarru deitzen diot, eta hark irri egiten du. Jatorra da, eta oso erraz galtzen da.

Nerea

Izeba Nerea

Amaren ahizpa da. Sekulako pagotxa da!!! Izan ere, irakaslea da eta, zerbait ez badut ulertzen, galdetu egiten diot. Badaki beti informazioa non aurkitu.

Carlos

Osaba Carlos

Izeba Nerearen senarra da. Basozaina da. Animalia guztien eta landare guztien izenak dakizki!

Celia

Izeba Celia

Aitaren arreba txikia da. Zientzialaria da. Zelula oso arraro eta oso garrantzitsu batzuen ezdakitzer ari da ikertzen. Laster Alemaniara joan behar du.

Uxue

Uxue, lehengusua

Izeba Nerea eta osaba Carlosen alaba da. Atzo, patinekin zebilela, erori eta besoa puskatu zuen. Handitan, abestien letren idazlea izan nahi du.