1. >
  2. DBH 1 eta 2 Unitatea – 12-14 urte
  3. >
  4. 4 blokea – Ondasun publikoek gure bizi-kalitatean duten eragina

4 BLOKEA

Ondasun publikoek gure bizi-kalitatean duten eragina

11.

Zer gertatuko litzateke zerbitzu horiek guztiek funtzionatzeari utziko baliote?

Hautatu ondasun eta zerbitzu publikoetako hiru eta pentsatu zuek hautatutako hiru ondasun eta zerbitzu horiek funtzionatzeari utziko baliote zer ezin izango zenuketen egin, zer galduko zenuketen edo zertan eragotziko litzaizuekeen zuen bizimodua edo zuen senide eta hurbilekoena.

Behar izan al duzue inoiz suhiltzaileen zerbitzurik?

Baiezkoa erantzun baduzu, azaldu taldeari zer gertatu zen.

12.

Bilatu sarean Nafarroan izandako suteei buruzko informazioa, eta erantzun:

Zertan hobetzen du gure bizi-kalitatea suhiltzaileen parte-hartzeak sute horiek itzaltzen dituztenean, nahiz eta gu gertu egon izan ez?

Hona hemen hainbat erantzun, aukerakoak, baina ziur zuen erantzuna hobea eta osatuagoa dela.

• Horrela airean ez dago erre-usainik
• Suak pertsonei kalte egitea saihesten da
• Mendia erretzen bada, guztion zerbait erretzen da
• Sua zabal dadin saihesten da
• Polita da suhiltzaileak lanean ikustea

Hala da, bai; suhiltzaileei esker suteak ez dira zabaltzen, ez diete pertsonei eta ondasun pribatu nahiz publikoei kalte egiten, eta bizitza seguruagoa da.
Zerbitzu publikoak, zuzenean erabiltzen ez ditugunak ere, gizarte seguruagoa, kalitate handiagokoa lortzeko lagungarri dira. Beste adibide bat obra publikoak dira: errepide-sare ona izatea ezinbestekoa da, nahiz eta guk denak ez erabili; edo osasunaren kasuan, aldaka-hausturetan adituak diren profesionalak behar ditugu, nahiz eta jende askok ez duen inoiz aldaka hautsiko. Edo adinekoei zuzendutako zerbitzuak, nahiz eta zuek oraindik oso gazteak izan.
Hausnarketa hori egin ostean,

definituko al dituzue premia pertsonala eta premia kolektiboa?

Premia pertsonala
Premia kolektiboa

Bateratzea

Bateratze-lana animatzeko eta ondorioak atera ahal izateko, honako galdera hau baliagarria izan daiteke:

Identifikatuko al zenituzkete ikastetxean betetzen diren premia pertsonalak eta kolektiboak?