1. >
  2. DBH 3 eta 4 Unitatea – 14-16 urte
  3. >
  4. 5 partea – Nafarroako zerga ogasuna. Hitzarmena eta aurrekontua

5 PARTEA

Nafarroako zerga ogasuna. Hitzarmena eta aurrekontua

Nafarroako Zerga Ogasunari buruz irakurritakoa ulertzeko ariketa.

Irakurritakoa ulertzeko aurreko ariketan bezalaxe, lagun bakoitzak paragrafo bat irakurriko du eta ez duzue irakurtzen jarraituko taldekide guztiek testuaren esanahia ulertu arte.

Nafarroako Foru Ogasuna eta Hitzarmena

Espainiako Konstituzioan Autonomia Erkidegoak finantzatzeko bi eredu finkatzen dira: araubide erkidea eta foru-araubidea.

Araubide erkideko autonomia-erkidegoetan, kasu gehienetan Estatuko Ogasuna arduratzen da zergak biltzeaz. Foru-araubideko komunitatea izaki, Nafarroak tributu-araubidea mantentzeko, ezartzeko eta arautzeko ahalmena du. Bestela esateko, zergak eskatzeko, biltzeko eta, zerga gehienen kasuan, egin beharreko ikuskapenak egiteko boterea eta erantzukizuna dagokio, Nafarroako Zerga Ogasunaren bitartez; erakunde horrek Nafarroako Gobernuaren Ogasun eta Finantza Politikako Departamentuaren titularraren zuzendaritzapean jarduten du.

Zerga guztiak biltzen dituenez, Estatuak bere gain hartu gabeko karga orokorrak finantzatzen parte hartzen du Nafarroak, hau da, Estatuak Nafarroan ematen dituen zerbitzuenak, Hitzarmen Ekonomikoaren sistemaren bitartez; horrek esan nahi du Nafarroak diru-kopuru jakin bat ordaindu behar diola Estatuari: «ekarpena».

Nafarroak Estatuari egiten dion ekarpenaren zenbatekoa bost urtean behin zehazten da, eta urtero eguneratu. Hiruhileko bakoitzaren bukaeran, Nafarroak urteko ekarpenaren dagokion zatia sartzen dio Estatuari.

Zertarako erabiltzen da herritarren zergetako dirua?

Markatu zuen ustez zuzena den erantzuna.

A.

Estatuari egin beharreko ekarpena eta egunerokotasunean sortzen diren gastuak ordaintzeko, kontrolatu nahian.

B.

Ahalik eta gehien aurrezteko.

C.

Estatuari egin beharreko ekarpena eta Komunitatearen aurrekontuan aurreikusitako gastuak ordaintzeko.

D.

Komunitatearen aurrekontuan aurreikusitako gastuek eskuzabaltasunez estaltzeko eta sobera geratzen dena Estatuari emateko.

Noski, c) da erantzun zuzena. Gure Komunitatearen gastuak ez dira egunez egun erabakitzen. Legez, Administrazio Publikoak behartuta daude epe ertaineko aurrekontu-esparru bat lantzera, gutxienez hiru urtekoa, eta urteko aurrekontua egitera ere behartuta daude, jarduera bakoitzerako zenbat diru bideratzen den zehatz-mehatz jakitearren. Nafarroako Aurrekontuak begiratzen badituzue, egiaztatu ahal izango duzue.
Urteko aurrekontuek Foru Lege maila dute. Nafarroako Gobernuak bere Lege Proiektua aurkezten du eta Nafarroako Parlamentuan dagozkion izapideak bete behar ditu.
Urteko aurrekontuek Parlamentuan egin behar duten bidea ulertzeko, talde handian bideo bat ikusiko dugu, irakasleak bideratuta.
Hurrengo estekan. Nafarroako Foru Ogasunak eskuratzen duen dirua zertan gastatzen den ikus dezakezue modu erraz eta grafikoan.