1. >
  2. LH 5 eta 6 Unitatea – 10-12 urte
LH 5 eta 6 Unitatea - 10-12 urte

Zerk sentiarazten gaitu ongi?

Gu hainbat taldetako partaide gara, oinarri-oinarrizko eta gertueneko taldeekin hasi eta talde handienekin bukatu; talde horietan ongi bizitzeko, taldearen funtzionamendu-arauak ulertu behar dira eta, batik bat, funtsezko alderdi bat hartu behar da aintzat: guzti-guztion ekarpenak ezinbestekoak dira bizikidetza behar bezala gauza dadin eta premia indibidualak eta kolektiboak asetzeko. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako unitatean honako kontzeptu hauei erreparatuko diegu: komunitatea, lankidetza, ekarpena, premia, ondasun publikoak, bizi-kalitatea, erantzunkidetasuna eta zaintza; betiere ikasleen ikuspegitik gertuko planteamenduarekin landuko ditugu kontzeptu horiek, bizitzaren eta erantzukizunaren hainbat eremutan euren burua koka dezaten: familian, herri edo auzoan, eta komunitatean.

Edukiak

• Taldean, komunitatean bizi gara
• Komunitateari egiten diogun ekarpena hobeto bizitzeko
• Hobeto biziarazten gaituzten ondasun eta zerbitzu publikoak
• Ondasun publikoek gure bizi-kalitatean duten eragina
• Nola ordaintzen ditugu ondasun eta zerbitzu publikoak? Zergak. Kasu zehatz bat, PFEZren aitorpena. Nafarroako Zerga Ogasuna
• Ondasun publikoak zaintzea
• Iruzurraren eta erantzunkidetasunaren kontzeptuak ezagutzen hastea

Azken produktua

Azken proiektua egiteko, rap bat egitea proposatuko diegu ikasleei, Unitate osoan landutako edukiei buruz ikasi dutena modu ludikoan adierazteko eta talde osoak abestu eta dantzatu dezan.

HELBURU OROKORRAK

• Gizarte-sarearen barruko elementutzat ikustea euren burua, eskubideak eta betebeharrak dituzten herritartzat.
• Gizartearen funtzionamendua ulertzeko gogoa eta jakin-mina sustatzea, eta aurretiazko sinesmen eta iritziak finkatu eta baztertzea.
• Gure inguruneko errealitate zehatzak aztertuta indukzioak egiteko gai den pentsamendua gara dezaten sustatzea.
• Ongizate pertsonala eta soziala lortzeko bizitzarako trebetasunak garatzea, gizarteak tributu-arloan nola funtzionatzen duen ulertuta.
• Tributu-egintzaren ikuspegitik begiratuta, gertuko edo ez hain gertuko errealitateak aztertu ahal izateko ezagutzak, kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak eskuratzea.
• Balio etiko eta sozialei buruz hausnarketa egitea, balorazioak ezartzea.
• Gizartean erabiltzen diren materialak erabiltzea. Prentsa, inkestak, txostenak, web-orriak, bideoak…
• Hobekuntza sozialeko hipotesiak egitea.
• Norberaren pentsamenduaren garapena eta adierazpena sustatzea lanak banaka eta taldeka eginez.
• Sorkuntza-prozesuak bultzatzea.

GAITASUNAK

• Hizkuntza komunikazioa
• Ikasten ikastea
• Digitala
• Soziala eta zibikoa
• Kultura kontzientzia eta adierazpenak

CURRICULUMEKO ARLOAK

• Gaztelania eta Literatura
• Gizarte-zientziak
• Arte-hezkuntza

DENBORALIZAZIOA

• 4 saio (gutxi gorabehera)

MATERIALAK

• Interneterako sarbidea duen ordenagailua.
• Lanerako koadernoa

AZKEN PRODUKTUA

• RAP bat egitea
• Koreografia bat diseinatzea
• Grabaketa