Idatzitako esaldi guztien artetik, talde bakoitzak bat hautatuko du, gauza gehien iradokitzen diona, edo argiena iruditzen zaiona, originalena… Taldeak objektu fraktal baten irudia ere aukeratuko du, nahi duena. Bi osagai horiek –testua eta irudia– hartuta, eta zuek aukeratutako teknikarekin –argazkiak, testua, marrazkiak, komiki modura– kartel bat egin behar duzue. Artelan izango litzatekeen kartela. Ongi egindako lana.