1. >
  2. Batxilergoa eta LH Unitatea – 16 urte
  3. >
  4. Sarrera – Asoziazio askeko ariketa

SARRERA

Asoziazio askeko ariketa

Asoziazio librearen teknikaren bitartez, ideiak, burutapenak, irudiak, emozioak, pentsamenduak, oroitzapenak edo sentimenduak lotu egiten dira logika arrazional bati jarraitu gabe. Psikoanalisiaren aitak, Sigmund Freud-ek deskribatu zuen teknika hori, eta asko erabiltzen da arte-sorkuntzan.

Adibidez, norbaitek «trena» esaten badu, eta bigarren lagun batek «makinista» eta hirugarren batek «geltokia», argi dago logika arrazionala funtzionatzen ari dela eta hiru lagunak eremu semantiko eta erreal berari buruz ari direla, trenei buruz, alegia. Aldiz, «trena» hitza entzunda bigarren lagunak «hotzikara» erantzuten badu eta hirugarrenak «hanburgesa», ariketa horretan logikak beste modu batera funtzionatzen du eta edukiak modu pertsonalean lotzen ari dira; hori horrela, konexio desberdinak ezar daitezke, ezkutuko mezuak azaleratu, egoerak ikuspegi original batetik begiratuta planteatu... Zer iruditzen zaizue?

Ariketa alderantziz egitea proposatzen dizuegu: ea argitzen duzuen zein mezu dagoen honako hitz-sekuentzia honen atzean:

Hasteko, zer iruditzen hitzez hitz aztertzen baditugu?