1. >
  2. DBH 1 eta 2 Unitatea – 12-14 urte
  3. >
  4. 3 blokea – Ondasun eta zerbitzu publikoak

3 BLOKEA

Ondasun eta zerbitzu publikoak

8.

Idatzi irudian ikusten dituzuen ondasun eta zerbitzu publikoen izena.

9.

Noiz erabiltzen dituzue ondasun eta zerbitzu publiko horiek?

Hitz egin taldean pertsona bakoitzak zenbateko maiztasunarekin erabiltzen dituen.
• Egunero
• Astean behin edo bitan
• Hilean behin edo bitan
• Urte osoan noizean behin
• Beste aukera batzuk

Ezagutzen al duzu ondasun eta zerbitzu horiek beste modu batera erabiltzen dituen inor?

Zertan dira desberdin zuen erabiltzeko modua eta beste horiena?

10.

Ba al dakizue zein pertsonak egiten duten lan ondasun eta zerbitzu horiek mantentzeko? Zein lanbide dituzte?

Ondasun eta zerbitzuak

• Berdeguneak zabu, eserleku eta pistekin
• Ikastetxea
• Ospitale/Osasun-zentroa
• Suhiltzaileen kamioia
• Zabor-bilketako kamioia
• Farolak
• Iturria
• Udal Liburutegia
• Adinekoen kluba

Lanbideak

Pertsona horiek guztiak langile eta funtzionario publikoak dira.

Bateratzea

Bateratze-lana animatzeko eta ondorioak atera ahal izateko, honako galdera hauek baliagarriak izan daitezke:

Ezagutzen al duzu sektore publikoan lan egiten duen inor?

Zertan egiten du lan?

Garrantzitsua al da haren zeregina?