4 PARTEA

BAZKALORDUA

Tira, etxera itzuli ginen, eta mahaia jartzeko garaia zen. Horixe! Asmatu duzue! Bazkaltzeko garaia! Eskerrak bihar crossa dagoen herrian, eta sasoi onean jartzeko aukera izango dugun. Beti bezala, amona Martinak antolatu zuen dena:

Martina removiendo puchero
— Ea, ni sukaldera noa. Jon eta Nerea, zatozte nirekin. Ana, jar dezatela mahaia intxaurrondoaren azpian eta, zuk, Carlos, jarri aulkiak. Celia, zuk kafe-makina eta katiluak prest utz ditzakezu.
— Beste auzolan bat!, esan nuen.
— Halaxe da, esan zuen aitak.
— Eta ni?, esan zuen aitona Juanjok.
— Zuk Irati zaindu. Ez naiz harekin fidatzen eta; galdu genuen azkeneko aldian, oiloei txokolatea jaten ematen harrapatu ez genuen ba! esan zuen amonak.
— Ez, ama, esan zuen izeba Celiak; azkeneko aldia Gabonetako desfilean izan zen, eta udaltzain batek aurkitu zuen. Hura bai izualdia!
— Ea, zuek biok, Uxue eta Iñaki, esan zuen osaba Carlosek: esango al didazue zeintzuk diren auzolan on bat egiteko arauak?
Bat edo beste esan genituen, batzuk egokiak, beste batzuk txantxetan.

Arau egokiak zeintzuk diren esango al zenukete?

Argi utzi behar da zer lan egin behar den eta nork parte har dezakeen.
Parte har dezaketen pertsona guztiek parte hartzen dute, hau da, osasun-egoera onean daudenek eta adinez egokiak direnek.
Hoberena izaten da lana egiten ez parte hartzea, horrela ez baitzara nekatzen, baina gero askaria primerakoa izaten da.
Parte hartzea ongi dago, nahiz eta beste batzuek ez parte hartu.
Zenbat denbora iraungo duen ere argi utzi behar da.
Lan hori egiten badakitenek parte hartzen dute, eta egiten duten bitartean lan hori egiten ikas dezaketenek ere bai; tira, ulertu didazue, ezta?
Bakoitzak ahal duen heinean parte hartzen du; adibidez, 10 urte baditut ezin izango dut altxa 30 urteko batek adina pisu, eta besoa trailan baldin badut, Uxuek bezala, ezin izango dut egin bi besoekin adina lan.
Hoberena da asko hitz egitea, bertan gaudela ikusarazteko, baina ahal den gutxiena lan egitea.
Parte hartzea polita da, gero saririk baldin badago.
Parte hartzea ongi dago; gero zeure buruarekin pozik egoten zara herrian hobeto bizi ahal izateko zure aletxoa jarri duzulako.
Herri guztiaren mesederako elkarlanean jardutea ona dela esatea ongi dago, jende gehiago anima dadin parte hartzera.
Poniendo la mesa

Zer nolako jarrerak har daitezke horrelako lanak egin behar direnean?

Zer da zuen iritzia jarrera bakoitzari buruz?

Aipatu portaera bakoitza deskribatzen duen adjektibo bana.

Besterik bururatzen al zaizue?

Nerea compone ensalada
Carlos con sillas
Celia con tazas
Jon llevando olla
— Zuek bai azkarrak! Izozki bat merezi duzuela esango nuke, esan zuen aitonak.
— Aitona!!!, esan zuten batera amona Martinak, aitak, amak, izeba Celiak, izeba Nereak eta osaba Carlosek.
— Zer?, erantzun zien aitonak, aho bete hortz.
— Gero ez dute goserik izango… Hori ere denek batera esan zuten.
— Zatozte nirekin eta lagundu mahaia jartzen, esan zuen amak.
Esandakoa, hau familia! Beti berdinarekin bueltaka.
Tira, bada, badakigu jada zer den auzolana, herrian komunean, elkarlanean egindako lana, eta etxean ere egin dugu auzolana…

Idatzi itzazue zuen auzoan, herrian, hirian, familian, ikasgelan... elkarlanean egiten dituzuen jarduerak edo lanak, edo ezagutzen dituzuenak.

Garrantzitsua iruditzen al zaizue lan horietan parte hartzea? Idatzi zure erantzunaren arrazoiak.