PROIEKTUA

Kanpaina original bat

21.

Demagun Sormen Departamentu batean lan egiten duzuela eta kanpaina bat sortzeko eskatu dizuetela zuen inguruko jendea zergekin ordaintzen diren ondasun eta zerbitzu publikoak zaintzera eta baloratzera animatzeko.

Lelo bat eta irudi sinple bat eskatu dizuete mezu hori helarazteko.

Hasteko, ideia-jasa egin dezakezue taldean eta, gero, ideia egokienak hauta ditzakezue.
Bai leloak, bai irudiak, gogoratzeko errazak izan behar dute, argiak, ulergarriak, gertukoak, jende guztiarengana iristeko modukoak eta ahal den originalenak, betiere deigarriak izan daitezen.

Ekin lanari!