1. >
  2. Batxilergoa eta LH Unitatea – 16 urte
Batxilergoa eta LH Unitatea - 16 urte

Zertan laguntzen dugu guk gizartea modu batekoa ala bestekoa izan dadin?

Garai ezkorrak bizi ditugu. Dena erabakita dagoela pentsatzen dugu, eta ez dugula aukerarik ere ongi ez dauden gauzak aldatzeko. Jarrera horrek pasibotasuna bultzatzen du eta, zenbait kasutan, baita portaera insolidarioak ere, salba bedi ahal duena modukoak. Beste aukera bat da honako jarrera hau hartzea: ea zer egin dezakegun hau hobetzeko. Heziketa zibiko-tributarioari buruzko aurreko unitateetan hainbat kontzeptu azaldu ditugu, hala nola gastu publikoa, diru-sarrera publikoa, ondasun publikoa edo zerga, oinarri kontzeptual txiki bat sortzearren. Batxilergoko neska-mutikoek inguruan duten errealitatearen pertzepzio kritiko handiagoa dutenez, unitate honetan bi aukeren gaineko hausnarketa sozial eta etikoa planteatzen da, urruneko instantzia ekonomiko ahaltsuetatik herritar arruntok erabaki ditzakegun eguneroko bizitzako ekintzetara. Tributu-arloko erantzukizuna eta iruzurra aurrez aurre jarrita landuko ditugu, garrantzi etiko handiko gaia delako eta erabaki pertsonalen baturak gizarte bidezkoagoa edo ez hain bidezkoagoa eratzen duelako. Horretarako, benetako komunikazio-elementuak hartuko ditugu oinarri: prentsa-artikuluak, inkestak eta txostenak; ibilbide bat egitea proposatzen dugu, irakaslea bideratu, zabaldu eta lagun dezakeen ibilbidea.

Edukiak

• Portaera sozialen kalifikazioa eta imitazioa
• Zergen eginkizuna eta ondasun publikoek gure bizi-kalitatean duten eragina
• Iruzurra. Iruzurraren adibideak hainbat eskalatan
• Zergen proportzionaltasuna, progresibitatea eta aberastasuna birbanatzeko ahalmena
• Erantzukizun pertsonala bidezko gizartea eratzeko garaian

Proiektua

Unitatearen ibilbide kontzeptuala laburbiltze aldera, lan-talde bakoitzak kartel artistiko bat egingo du irudi fraktal batean eta esaldi batean oinarrituta, betiere proposatutako ikerketan egindako urratsak modu sortzailean bilduta eta erlazionatuta.

HELBURU OROKORRAK

• Gizarte-sarearen barruko elementutzat ikustea euren burua, eskubideak eta betebeharrak dituzten herritartzat.
• Gizartearen funtzionamendua ulertzeko gogoa eta jakin-mina sustatzea, eta aurretiazko sinesmen eta iritziak finkatu eta baztertzea.
• Gure inguruneko errealitate zehatzak aztertuta indukzioak egiteko gai den pentsamendua gara dezaten sustatzea.
• Ongizate pertsonala eta soziala lortzeko bizitzarako trebetasunak garatzea, gizarteak tributu-arloan nola funtzionatzen duen ulertuta.
• Tributu-egintzaren ikuspegitik begiratuta, gertuko edo ez hain gertuko errealitateak aztertu ahal izateko ezagutzak, kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak eskuratzea.
• Balio etiko eta sozialei buruz hausnarketa egitea, balorazioak ezartzea.
• Gizartean erabiltzen diren materialak erabiltzea. Prentsa, inkestak, txostenak, web-orriak, bideoak…
• Hobekuntza sozialeko hipotesiak egitea.
• Norberaren pentsamenduaren garapena eta adierazpena sustatzea lanak banaka eta taldeka eginez.
• Sorkuntza-prozesuak bultzatzea.

GAITASUNAK

• Hizkuntza komunikazioa
• Ikasten ikastea
• Digitala
• Soziala eta zibikoa
• Kultura kontzientzia eta adierazpenak

CURRICULUMEKO ARLOAK

• Gaztelania eta Literatura
• Gizarte-zientziak
• Natura-zientziak
• Filosofia
• Ekonomia
• Arte-hezkuntza

DENBORALIZAZIOA

• 4 saio (gutxi gorabehera)

MATERIALAK

• Interneterako sarbidea duen ordenagailua.
• Lanerako koadernoa

AZKEN PRODUKZIOA

• Artelan bat egitea irudi fraktaletan oinarrituta, Unitate Didaktikoan landutako edukiei buruz.