- >
- DBH 1 eta 2 Unitatea – 12-14 urte
- >
- 2 blokea – Nork ematen dizkigu guk behar ditugun ondasun eta zerbitzuak?
2 BLOKEA
Nork ematen dizkigu guk behar ditugun ondasun eta zerbitzuak?
Eremu publikoa eta pribatua
Ongi erreparatuz gero, ongi bizitzeko beharrezkoak diren hainbeste gauza eta hainbeste pertsona aipatu ditugu, ezen ordenatu egin beharko baititugu. Hainbat premia gure etxean bete edo ase ditzakegu, eta beste zenbait premia etxetik kanpo.
6.
Irakurri zerrenda hau eta idatzi E letra etxean edo senide nahiz adiskideen laguntzarekin ase ditzakezuen premien ondoan.
• Jolastea
• Etxerako lanak egitea
• Apendizitis-ebakuntza bat behar izatea
• Heziketa jasotzea DBHa bukatzeko
• Igeri egiten ikastea
• NANa edo pasaportea ateratzea
• Ingelesa ikastea
• Tortilla bat egiten ikastea
• Meriendatzea
• Txerto bat hartzea
• Patinatzea
• Sukarrik ba ote duzun kontrolatzea
• Zabuan ibiltzea, txirristan behera jaistea …
• Sutea itzaltzea
• Mimoak jasotzea
• Hirian bizikletaz ibiltzea
• Arropa garbia beti prest izatea
• Hondakin bakoitza dagokion tokira eramatea tratatzeko
• Mendian galduz gero aurkitzea
• Koadernoak erostea
• Urtebetetzea ospatzea
• Berdeguneetan gozatzea
• Herri, auzo edo hiriko jaiak ospatzea
• Hondartzara joatea
• Kaletik ibili eta ikustea ilundu duen arren